AZKEN ALBISTEAK

¡Participa en los próximos talleres territoriales!

¡Participa en los próximos talleres territoriales!

Con el objetivo de dar voz a los habitantes de la Comarca de Tierra Estella y recoger su visión, opinión y las sugerencias que puedan ayudar a diseñar la nueva Estrategia de Desarrollo Local Participativo 2023-2027, se van a celebrar seis nuevos talleres...

Arrancan los talleres participativos

Arrancan los talleres participativos

El martes, 13 de septiembre, arrancan los talleres participativos. El primero de ellos se llevará a cabo por la mañana, de 11 a 13 horas en el ayuntamiento de Murieta. Por la tarde, el turno del de Mendaza, que se celebrará, de 17 a 19 horas, en el ayuntamiento. El miércoles y el jueves tendrán lugar los de Villatuerta, Arróniz, Aguilar de Codés y Bargota.

ZER DA
TGPE?

Lizarraldeko Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategia (TGPE) eskualdeko ekintza plan bat da, TEDER elkarteak bultzatua, tokiko helburuak eta beharrak asetzea xede duena, Lizarraldeko gizartea eta ekonomia egokiro garatzeko, lurraldearen jasangarritasunari lotuta, betiere.

Estrategia prestatzeko orduan, funtsezkoak dira eskualdeko herritarren nahiz entitate publiko eta pribatuen ikuspegia, iritzia eta haiekiko adostasuna, landa garapenean egin beharreko jarduketa ildoak 2023-2027 aldirako zehazte aldera.

ZER
HELBURU DU?

Lurraldeak dituen beharrak atzematea eta  LEADER helburuak lortzeko bultzatu eta lehenetsi nahi ditugun neurriak zehaztea:

  • Enplegua sortu eta finkatzea.
  • Tokiko natur eta kultur baliabideak eraginkortasunez erabiltzea.
  • Zerbitzu publikoak eta bizi-kalitatea hobetzea.
  • Gizarteratzea.

Hori guztia, tokiko prozesu parte-hartzaile baten bidez.

Estrategiak bat etorri behar du objetivos del Plan Estratégico PAC (PEPAC 23 -27) eta Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS).

NOLA
EGINEN DA?

Estrategia horren diseinuak eskualdeko diagnosi bat izanen du abiaburu, TEDER elkarteak prestatua, gizartea, ekonomia eta ingurumena zertan diren jakiteko. Horrela, komunitateak lagundurik, beharrak eta helburuak atzemanen dituzte eta, horretarako, 2023-2027 aldian finantzatuak izan daitezkeen jarduketa ildo eta neurriak proposatuko dira.

TGPE prestatzeko prozesua 2022ko ekainetik abendura bitarte egiten ari da.

 

HAR EZAZU PARTE!

Tailerretan parte hartzera gonbidatzen zaitugu eta zure iritzia ematera laster gaituko den iradokizun postontziaren bidez

Etorkizuna duen landa bizitzaren alde!

HURRENGO TAILERRAK

Tailerretan parte hartzeko, izena eman beharra dago. Pertsona guztiek interesa duten tailer guztietan parte har dezakete.

ZURE IRITZIA GARRANTZITSUA DA!

Bidali zuren proposamena, iruzkina, balorazioa edo iritzia iradokizun postontziaren bidez. Laster gaituko da!

AGIRI INTERESGARRIAK

Agiriak eskura egonen dira, prozesuak aurrera egiten duen neurrian.

LEADER ERRONKAK

ENPLEGUA SORTU ETA FINKATZEA

Enplegua eta enpresa berrien sorrera sustatzea, eta lehiakortasuna eta dibertsifikazio ekonomikoa hobetzea.

BALIABIDEAK ERAGINKORTASUNEZ ERABILTZEA

Tokiko, natur eta kultur baliabideak indartzea, lurraldearen garapen integrala sustatzeko.

GIZARTERATZEA

Pertsona guztiek oinarrizko zerbitzuak, berdintasuna eta garapen integrala eskura izan dezatela sustatzea.

ZERBITZU PUBLIKOAK ETA BIZI-KALITATEA HOBETZEA.

Herritarren bizi-kalitatea hobetzea lurralde hau bizitzeko erakargarria izan dadin.