ESTRATEGIA

ESTRATEGIA

Honatx zer den Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategia (TGPE): “eragiketa multzo koherente bat da, tokiko helburuak eta beharrak asetzea helburu duena, eta Europar Batasunaren estrategia gauzatzen laguntzen duena, hazkundea adimentsua, jasangarria eta integratzailea izateko, betiere tokiko ekintza-talde batek diseinaturik eta praktikan jarririk”.

TGPE garapen ekonomiko egokia sustatzera bideratutako bide-orria da, betiere landa inguruneetako herritarrendako ingurumen eta gizarte baldintzak hobetzeari lotua. Estrategia hori Tokiko Ekintza Taldeek prestatzen dute (Lizarraldean, TEDER da), tokiko komunitateekin batera.

ZER DA TOKIKO EKINTZA TALDE BAT?

Tokiko Ekintza Talde bat irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, lurralde-tankera nabarmena duena, bere lurraldearen garapen integralean diharduten eragile ekonomikoek, sozialek, publikoek eta pribatuek osatua.

ZER LURRALDETAN APLIKATUKO DA ESTRATEGIA?

 

Mapa zona EDPL
Oharra: mapan TEDER elkartearen jarduketa-esparrua ageri da. San Adriango udal barrutia ez dago TEDER elkartearen jarduketa-esparruan sartua, baina TGPEren ondorioetarako, horri atxikia dago.

TOKIKO PARTE-HARTZEA

Tokiko parte-hartzea TGPE guztiaren giltzarrietako bat da eta erabat da funtsezkoa haren garapenean.

Estrategia tokiko komunitatearen parte-hartze aktibotik sortu eta LEADERtoki garapenerako metodoaren bidez gauzatzen da, hau da, behetik goranzko prozesua da eta era aktiboan inplikatu behar du tokiko eragileen lagin adierazgarri bat (herritarrak), eragileek beren alorraz duten jakintza paregabea osorik erabil dadin eta, horrekin bat, garapen prozesuari heldu diezaioten.

Kontua da herritarren parte-hartzea eta plangintza estrategikoa, bi-biak, eraginkortasunez eta egiazki uztartzea. Horren haritik, zabalkundea funtsezkoa da tokiko gizarteak prozesua ezagutu dezan, eta hartan parte hartzeko eta jarraipena emateko parada izan dezan.

TGPEk bat etorri behar du objetivos del Plan Estratégico PAC (PEPAC 23-27) etaObjetivos de Desarrollo Sostenible (ODS).

 

NOLA EGITURATZEN DA PROZESUA?

 

Eskualdeko gizartea, ekonomia eta ingurumena zertan diren jakiteko diagnosiaren bidez hasiko da gauzatzen Lizarraldeko TGPE. Diagnosia Teder elkarteak eginen du.

Diagnosia Ahulguneen, Mehatxuen, Indarguneen eta Aukeren azterlanean (AMIA) geldituko da laburbildurik. Horrek ahulguneak zuzentzeko, mehatxuei aurre egiteko, indarguneak mantentzeko eta aukerak baliatzeko (CAME) aukera emanen digu eta, horrela, lurraldearen beharrak atzemateko, betiere komunitateak lagundurik atzemandakoak.

Helburuak zehazturik eta kontuan harturik, helburu horiek betetzeko eginen den Ekintza Plana osatzen duten lerroak sortuko dira.

La colaboración en la EDLP por parte de la ciudadanía, ya sea Herritarrek hainbat partaidetza-bideren bitartez izanen dute TGPEn laguntzeko aukera, udal arduradunak izan, erakunde publiko, enpresa edo elkarteetako arduradunak izan, edo pertsona partikularrak izan. Kontsultatu gure PARTICIPA! atala..

Azken emaitza Lizarraldeko 2023-2027 aldirako TGPE berria izanen da eta, hartan, hainbat gauza zehaztuko dira, hala nola helburuak, ekintza plana eta planaren lan lerroak, bai eta lerro bakoitzari egokituko zaion dirua. Azken buruan, 2023 – 2027 epealdian egin beharreko jarduketak ezarri eta gidatuko dituen bide orria izanen da.

 

LEADER IKUSPEGIA:

Lizarraldean zabal ezagutzen dira bertako baliabideen aprobetxamendu jasangarrian oinarritutako eta tokian tokiko erabakiak hartzen diren landa garapenerako estrategia baten prestaketa eta gauzapena. Izan ere, 1997az geroztik, TEDER elkarteak hainbat ekimen eta programazio kudeatu ditu etengabe, LEADER ikuspegia erabiliz.

LEADER II. 1997. – 1999. urteak

LEADER PLUS. 2000. – 2006. urteak

PDRNko 4 LEADER ARDATZA. 2007.-2013. urteak

19. neurria: LEADER toki garapenerako babesa (Tokiko Garapen Parte-hartzailea) «Nafarroako Landa Garapenerako Programa”. 2014.-2022. urteak

Honela, enpresendako eta entitate publiko eta pribatuendako laguntza deialdien bidez, finantzaketa lortu da hainbat proiektutarako, izan ekoizpen-proiektuak, izan ez-produktiboak, izan lankidetzazkoak. Guztiak ere lagungarriak izan dira gure landa ingurua hobetzeko, bai eta aurrera jotzeko ere.